GETXO SASKIBALOI TALDEA

Buscar

Getxo Saskibaloi Taldeak babes sozial eta ekonomiko lortzeko kanpaina bat antolatu du bere udalerrian

“Saski bat bete lagun gure oinarrian” da kanpainarako aukeratu duten leloa.

Besteak beste, Imanol Landa Getxoko alkateak, Unai Elorriaga idazleak eta Laura Mintegi euskal legebiltzarkideak egin dute bat kanpainarekin.

Getxo Saskibaloi Taldeak kanpaina bat antolatu du bazkideak eta babes sozial eta ekonomikoa lortzeko. Kanpainak bi fase ditu. Lehen fasean, talde getxoztarra udalerrian edo kirolaren eremuan oso ezagunak diren pertsonengana eta taldeengana jotzen ari da, eta proposatzen die argazki bat egitea klubaren elastikoarekin eta ekarpen ekonomiko txiki bat egitea, ekarpen hori baina, Iratxe Bilbao klubeko presidenteak adierazi duenez, “oxigeno-baloi ikaragarri handia da taldearentzat”.

Lehen fase horren hasieran, bere babesa eman dute, besteak beste, Imanol Landa Getxoko alkateak eta Álvaro González kirol-zinegotziak, Iñigo Iturrate eta Laura Mintegi euskal parlamentarioek, Unai Elorriaga idazleak, Iraide Manzano jokalari ohiak, Nekane Ardanza kazetariak, Xabier Leibar Getxoko Hobekuntza Teknikorako Zentroko medikuak eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.

Babesa ematen duten pertsonen argazkia klubaren web orrian jarriko dute, diseinu dinamiko batekin, jendeak ikus dezan, klubeko presidentearen berbetan, “nortzuek egiten duten Getxoko klubaren alde, nortzuek babesten duten urtez urte Getxo Saskibaloi Taldeak egiten duen lana”.

Kanpainaren bigarren fasean, saskibaloi-taldeak bultzada zabalago bat emango dio proiektuari, helburu handiago batekin: bere bazkide kopurua handitzea.

Dakizuenez, Getxo Saskibaloi Taldeak lurralde, erkidego eta estatu mailako zenbait kategoriatan lehiatzen du, emakumeetan eta gizonetan, bai eskola kirolean bai kirol federatuan. Aldi berean, saskibaloi-eskola bat kudeatzen du eta mini aurreko kategorian, minian, infantil aurrekoan eta infantilean lehendabiziko urratsak egiten ari diren dozenaka neska eta mutilekin ari da harrobia lantzen.

El Club de Baloncesto Getxo pone en marcha una campaña de apoyo social y económico en el municipio

“Cientos de hombros donde apoyarnos” es el lema que han elegido para la campaña.

Cuentan, entre otros, con la participación de Imanol Landa, alcalde del municipio, Unai Elorriaga, escritor y Laura Mintegi, parlamentaria vasca.

El Club de Baloncesto Getxo ha puesto en marcha una campaña de captación de socios y apoyos sociales y económicos. La campaña se divide en dos fases. En una primera fase el club getxoztarra se está dirigiendo a personas y colectivos de conocido prestigio en el municipio y en mundo del deporte, a los que les invita a hacerse una foto con la camiseta del club y a realizar una pequeña aportación económica, aportación que, en declaraciones de Iratxe Bilbao, presidenta del club, “para nosotros es un gran balón de oxígeno”.

Dentro de esta primera fase ya han confirmado su apoyo, entre otros, el alcalde de Getxo, Imanol Landa, y el concejal de deportes, Álvaro González, parlamentarios vascos como Iñigo Iturrate y Laura Mintegi, la ex jugadora Iraide Manzano, el escritor Unai Elorriaga, la periodista Nekane Ardanza, el médico del Centro de Perfeccionamiento Técnico de Getxo, Xabier Leibar, o el secretario general de Kontseilua, Paul Bilbao.

Las fotografías de las personas que han ofrecido su apoyo serán expuestas en la página web del club, con un diseño dinámico, a fin de que, en palabras de su presidenta, “se pueda conocer quiénes están dando su apoyo a nuestro club, quiénes son las personas que apuestan por reforzar la labor que año tras año venimos realizando”.
En una segunda fase, el club de baloncesto ampliará la difusión de la campaña pero con un objetivo más ambicioso: conseguir aumentar su número de socios.

Como es conocido, el Club de Baloncesto Getxo compite en diferentes categorías a nivel provincial, autonómico y estatal en las diferentes áreas de baloncesto femenino y masculino, tanto en el ámbito escolar como en el federado. Al mismo tiempo, cuenta con una escuela de baloncesto y varios equipos que disfrutan de este deporte en las categorías premini, mini, preinfantil e infantil.

No tiene permiso para enviar comentarios.