GETXO SASKIBALOI TALDEA

  • equipos-getxo-basket-1024.jpg
Pasa den asteburua izan da Euskadiko Mini Txapelketa Arabako Murgia herrian. Bizkaiko selekzioek, neskenak eta mutilenak, txapeldun-titulua ekarri dute etxera.

 

Getxo saskibaloi-taldeak bina jokalari izan ditu mutiletan eta nesketan: Naroa Sanz, Oihane Paez eta Juan Sergio eta Afira Uribarri (klubeko entrenatzaile den Erlantz Pazos ahaztu gabe, zein mutilen selekzioko entrenatzaileetako bat izan den). Lau jokalari horien presentzia Getxoko kluba oinarrizko kategorietan egiten ari den lan onaren isla da, txapel kolektibo horiekin saritua izan dena.   Lehenengo jardunaldian, mutilei dagokienez, Gipuzkoako selekzioa menperatu zuten (62-88). Hasierako nerbioak gaindituta (baloiak galdu, presak…), Bizkaia kontraerasoan jolasten hasi zen eta min handia egin zien Gipuzkoako mutilei zonaren barruan. Apurka-apurka aldeak handituz joan zen Bizkaiko selekzioa arestian aipatu markagailua ezarri arte.

 

Neskei dagokienez, Gipuzkoako selekzioaren aurkako partida ez zen erraza izan. Nerbioak eta berdintasuna izan ziren nagusi hasierako minutuetan bi taldeentzat. Atsedenaldiaren ostean, aldiz, hasi ziren bizkaitarrak aldea ezartzen markagailuan, defentsan lan eginda eta uztaia azpian nagusitzen. Gipuzkoak ez zuen erreakzionatzeko aukerarik izan eta Bizkaiak 47-63 ezarri zuen azken markagailuan.

 

Igandeko jardunaldian, Bizkaiko neskek bazekiten Araba gainditzeak txapela irabaztea zekarrela eta hasieratik irten ziren ideia horrekin. Bizkaiak lan ona egin zuen defentsan eta erasoan erraz joan ziren tantoak biltzen. Atsedenaldian 37-12 erakutsi zuen markagailuak. Atsedenaldiaren ostean, Arabak erreakzio txiki bat izan zuen, baina Bizkaiak ez zion gehiagorako biderik eman. Azkenean, 81-40 eta txapela Bizkaiara.

 

Mutilen kasuan, arabarrek hobeto heldu zioten partidari eta aurretik jarri ziren markagailuan. Pixkanaka, baina, Bizkaiko jokalarien defentsak eta aurrean egindako lan onak partida berdintzea, lehendabizi, eta aurrea hartzea ekarri zuten. Amaieran, garaipena, eta txapela, Bizkaiarentzat (91-77).

No tiene permiso para enviar comentarios.

Equipo   |   Aviso Legal   |   Cookies    |   Buscar

   Luis López Oses - 48990 - Getxo  ☎ _______        

Copyright © 2018. Todos los derechos reservados.

national cpr association